XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) maite dik, hobe lehorrean.

Habanarra ez den oro guajiroa besterik ez da.

Habanarrek bakarrik dakite sutu gabe edaten.

-Beha, Beha!

Batzuetan uste dut Ñengé ari dela Kuba deskubritzen, eta ez ni.

Ez dut behatzen, ez berehalakoan behintzat, zain dezagun jendetasuna.

Sinesgaitza da emakumezkoen gorputzek egin ditzaketen kontorsioak.

Indar handia behar da ipurmasail ederrok hala itzulikatzeko, batez ere zangoak lurrari kendu gabe, dauden lekutik mendrenik mugitzeke.

Letrak ere dantza egiteko modukoak dira, kasu handirik egiten ez badiezu hobe.

Egia esan, Victrola zahar batean baino hobea da Adalberto zuzenean.

Bera da taldeko zaharrena, kantarietako bat suhia du, eta tronboijoleetan dagoela esan didate bere semea.

Egia izan behar du Mexicora jo behar duelakoa, hala agindu omen dio produktoreak, eta hamabigarren kantarekin eman dio amaiera gaurko lanari.

Despedida bezala, Txangóri eskainitako kanta bat abestu dute lukumíeraz, jendeak koreatzen duena.

Besoak altxata, mugimendu harrigarri lasai eta konpasatuak egiten ditu entzule-dantzari samaldak, eliza luteranokoak ematen dute orain.

Euskal Herrian jendeak subiztekoei eraginen lieke, baina hemen ez dago subiztekorik, tronpetariak bakarrik atera ahal izan du txiskeroa sakeletik, eta biztu.

Ez da oihu zakarrik, ez fistu haserrerik, sakabanatzen hasi garenean.

Ez dut uste banestarrek Adalberto entzun ahal izanen dutenik laster batean.